close

NAFARROAN EKOIZTUTAKO ETA ERALDATUTAKO ELIKAGAIEN SALMENTA ZUZENA ETA HURBILEKO SALMENTA

Erosi nahi al dituzu Nafarroako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten elikagaiak?

Ezagutu ZUZENEKO SALMENTA eta HURBILEKO SALMENTA-ren logotipoak!

SALMENTA ZUZENA
SALMENTA ZUZENA
Ekoizletik kontsumitzailera egindako elikagaien
Venta de proximidad
HURBILEKO SALMENTA
Ekoizletik kontsumitzailera, bitartekari batekin egindako

Webgune honetan, NAFARROAKO nekazariek eta abeltzainek ekoiztutako eta eraldatutako elikagaiak erosteko informazioa jasoko duzu. Kalitatezko elikagaiak dira, maitasunez eta arreta handiz lortuak, nahi duzun unean goza ditzazun.

Webguneak ekoizleen identifikazioa eta kontaktua eskaintzen ditu, baita horiek saltzen dituzten establezimenduak (dendak, jatetxeak, nekazalturismoak, etab.), eta parte hartzen duten azoka eta merkatuen informazioa ere kontsultatu daiteke.

ESKAINITAKO ELIKAGAI GUZTIAK BASERRITIK MAHAIERA ZUZENEAN DOAZ.

On egin!

Aukeratzen duzun edozein erosketa-kanalekin, ekoizleei bidezko errenta bat ematen lagunduko duzu, landa-eremuak bizirik mantenduz eta gure ingurunea kontserbatzen lagunduz. Kontsumo mota honen bidez, ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean loturak ezartzen dira, konfiantzazko harremanak sortuz eta ekonomia sozial eta solidarioa bermatuz.

Sarearekin bat egin

Salmenta zuzena egiten duzun ekoizlea edo hurbileko salmenta establezimendua bazara eta sare honetan parte hartu nahi baduzu, hemen sakatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, salmenta-kanal hauen azalpen-bideoak ikusteko aukera duzu. bideoak ikusi

Gurekin herremanetan jartzeko emailez: circuitoscortos@intiasa.es edo telefonoz: 948 013040