close
 
Harategi tradizional bat baino gehiago gara. Zergatik? Izan ere, gure dendan haragi freskoa, elaborazio tradizionalak eta edozein harategitako ohiko urdaitegia aurkituko badituzu ere, beste urrats bat ematen saiatuko gara, zu harritzeko, elaborazio berritzaileagoekin, artisau-urdaitegiarekin eta eramateko prestatutako plater gozoekin.

Gainera, gure "Naturaltasunez!" leloak dioen bezala, gure produktu guztiak modu erabat naturalean egiten dira, espezie naturalak bakarrik erabiliz (horretarako daude!). Berezitasun horrek, kalitate oneneko lehengaiarekin batera, identifikatu egiten gaitu.

Zerbait berria eskaintzeko gogoz heldu gara; inguruko produktuak ahal den neurrian erabiliz, errezeta tradizionalak berreskuratu eta berrasmatzea helburu duen proiektu bat sortu nahi izan dugu.

Harakin baten bokazioa, sukaldariaren berezko pasioa eta artisauaren berezko ilusioa nahastuz sortu da proiektua. Horregatik, gure dendan Baztango produktu freskoak, elaborazio tradizional eta berritzaileak, artisautzako urdaitegia eta eramateko mimo eta maitasunez prestatutako platerak aurkituko dituzu.

Produktuak modu naturalean egitea izango da gure lanaren oinarria. Natura errespetatzea, hurbilekoa, eta hurbilekoa zaintzea, bezeroaren konfiantza eta hurbiltasuna geureganatzea izango dira, besteak beste, gure helburuak. Azken finean, elkarrekin ikasi nahi dugu, elkarrengandik, eta Barrutia 12 etxean bezala sentitzeko leku bihurtu.

Eta zure etxeraino iritsi ginen! SEUR Frío 13.30ren bitartez etxera bidaltzen dizugu hotz-katea bermatzeko, zure eskaera Barrutia 12tik zure etxera ateratzen den momentutik. Bidalketaren kostua erosketaren zenbatekoaren eta iriste-lekuaren araberakoa izango da. Kontsulta ezazu erosketa amaitzean. 120 €-tik aurrera, DOAN BIDALIKO DIZUGU, gure kontura doa.
Salmenta modalitateak
check_box Merkataritza propioa(k)
Online salmenta

https://www.barrutia12.eus

location_on

Calle jaime Urrutia 15, Bajo Derecha, Elizondo (31700)

phone

640242494

Sare sozialak