close

Biosasun SAn kalitate goreneko produktuak egiteko konpromisoa hartu dugu, olioak eta olibondoaren beste eratorri batzuk organismoari ematen dizkioten propietate eta osagai ugarietatik abiatuta.

2001ean jaio ginen, ekologiaren munduko profesional talde baten interesari esker. Olibondoari, bere olioari eta, bereziki, bere osagai preziatuenetako bati buruz (polifenolak) dugun ezagutza urteetan asko landu eta zabaldu ondoren, produktu ekologikoen marka propioa merkaturatu genuen Osasun eta Elikadura sektorean (OleoHealth).

 

Polifenolak, gure osasunerako aliatu nagusiak

Polifenolak konposatu natural bioaktiboak dira, ahalmen antioxidatzailea dute, eta interes handia piztu dute nutrizio mailan, ez bakarrik osasun egoeran, baizik eta hainbat gaixotasunen alterazio funtzional eta estrukturalen prebentzioan.

Polifenolak, beste landare-espezie batzuen artean, olibondoan daude; beraz, elaborazio-prozesu egoki eta zorrotz bati jarraiki, olioan presente egon daitezke.

Lehengai ekologikoetatik abiatzen gara beti, elikagaiarentzat toxikoa izan daitekeen edozein elementu jatorritik bertatik kenduz. Gure fabrikazio-prozesua ingurumen-inpaktu txikiena bermatzeko garatu da.

Lehengaia aukeratu, produktu finala bermatu eta planeta babesten dugu. Pertsonen osasunak, ingurumenarenak eta biodibertsitatearenak kezkatzen gaitu.

 

Gure produktuak

  • Olio birjina estra ekologikoa. Prozedura mekanikoen bidez eta hotzean aterata lortzen da, iragazi gabe eta dekantazio natural zainduarekin, polifenolak ez hondatzeko.
  • Oleohealth produktuak. Produktu propio sorta bat, gure olibondo-polifenolen erabileran oinarritua, kosmetiko, elikagai eta elikadura-osagarrien formulazio arduratsuari esker, eta aktibo natural desberdinekin konbinatuta.
  • Beste produktu batzuk: produktu erabat naturalen gama, elikagaiena, higienearena eta norberaren zaintzarena. Ingurumena errespetatzen dutenak.
Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Lantegiko saltokia check_box Azokak eta merkatuak check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua check_box Sukaldaritza edo ostalaritza check_box Merkataritza elektronikoko enpresa check_box Kontsumo-taldeak check_box Jantoki kolektiboa
Salmenta bertan

Biosasun | OleoHealth


+34 647 922 945

Allo-Arroniz errepidea, 1 Km
31263 Dicastillo (Nafarroa)

GPS: 42.571869, -2.027810

Bisitak
Biosasunek bisita gidatuak antolatzen ditu enpresako landaketa eta instalazioetara, ekonomia zirkularrean oinarritutako prozesuak ezagutzeko, eta dastatzeak ere antolatzen ditugu, elkarreraginean jardun eta produktuak dastatu ahal izateko eta, horrela, elikadura ekologiko eta osasungarria sustatzeko. Helduen taldeentzat zein haur taldeentzat antolatzen dira.
Gehiago jakin nahi baduzue, jar zaitez gurekin harremanetan eta behar duzunari buruzko informazio atsegina emango dizugu.
location_on

Carretera de Allo a Arroniz, Km 1, Dicastillo (31263)

phone

647922945