close

Gure dendatik zure etxera

Araitz-Betelu ibarrean kokatuta gaude eta bertako produktuekin egiten dugu lan. Abeltzaintza tradizionalaren eta estentsiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta prestatutako platerak bertako beste produktu batzuekin prestatzen ditugu, betiere kontserbatzailerik gabe. Naturarekiko errespetua, ingurukoen zaintza eta bezeroarekiko konfiantza, kalitatea eta hurbiltasuna dira gure lanaren zutabeetako batzuk.

Maite harategia 2002an jarri genuen martxan. Familiako negozio txiki gisa sortu zen, eta urteen poderioz familia zabal batean bihurtu da.

Araitz-Betelu ibarrak ondo hartu gintuen eta, egia esan, horri esker lanean jarraitu dugu, gauza berriak ikasten eta proiektu berriak ilusio handiz egiten.

Hasierako urteetan hestebeteetan eta haragietan oinarritu zen harategia, eta ahalegin eta gogo handiz, eskaintza zabaldu dugu: gaur egun, okelaz eta urdaitegiaz gain, kalitatezko plater prestatuak eta prozesatuak ere eskaintzen ditugu: kalitate oneneko produktuen katalogo zabala eskaintzen dugu.

Salmenta modalitateak
check_box Etxez etxeko salmenta check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua
Etxez etxeko salmenta

Eskaera egiteko jarri gurekin harremanetan

Nahiko bazenu, eskaera zure etxean jaso dezakezu. Produktuek hotz-katea gal ez dezaten banaketa garraio-hotzean egiten dugu.

  • Kale zaharra, 7, behe, 31890 Betelu, Nafarroa.
  • 948 51 30 88
location_on

c/Antigua 7, bajo, Betelu (31880)

phone

948513088

Sare sozialak