close

160 urte lurrari lotuta

Gure historia duela 160 urte baino gehiago hasi zen, Magdalenako lur emankorretan, Iruñeako bihotzean. Bertan, Gabino Zabalzak, bost belaunalditan zehar iraun duen baratza-tradizioari ekin zion. Harrezkero, gure arbasoen errespetu, ahalegin eta pasio berarekin landu dugu lurra.

Hasieran, gure familiak hirugarrenei saltzen zizkien barazkiak. Hala ere, denborarekin, gure produktuak zuzenean Iruñeko bizilagunei hurbiltzea erabaki genuen. Juan Maria (Gabinoren biloba), zaldiarekin eta gurdiarekin, hiriko janari-dendetan banaketan ibiltzen zen, eta Txantreako eta Landabengo azoketan parte hartzen zuen, gure bezeroekin gertuko eta konfiantzazko harremanak eraikiz.

1877an, urrats esanguratsua eman genuen Iruñeko horniketa-merkatuan gure lehen postu propioa irekitzean. Geroago, 1950ean, beste bat inauguratu genuen II. Zabalguneko Merkatuan. Denborarekin, gure presentzia zabaltzen ari gara udal-merkatuetan, eta hirian erreferentzia gisa sendotzen.

 

Zabalza familia

Duela 40 urte inguru, Mertxe Zabalzak 13 urte baino ez zituenean, etxez etxeko banaketa-zerbitzua hasi genuen, etxeak eta jatetxeak artatzeko. 2010ean, teknologia berrietara egokitu ginen gure webgunea kaleratuz, eta, horri esker, Nafarroako baratzeko produktuak Iruñerri osora eta herrialdeko beste toki batzuetara eraman ahal izan genituen.

Gaur, II. Zabalguneko Merkatuko eta Santo Domingoko Merkatuko gure postuetan jarraitzen dugu, eta Magdalenako baratzean ere salmenta zuzena egiten dugu, iraila eta azaroa bitartean, gure produktu izarren sasoia iristen denean: pikillo piperrak eta sasoiko barazki freskoak.

Frutas Zabalzan, fruta eta barazki mota ugari aurkituko dituzu, asko guk landatutakoak eta beste batzuk bertakoak edo estatukoak. Zero kilometroko produktu naturalen aldeko apustua egiten dugu, tradizioan, lanean, hurbiltasunean eta kalitatean oinarritutako filosofiari eutsiz.

Salmenta modalitateak
check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua
Salmenta bertan

Kontaktua

  • Baratza: Magdalena kalea, 15.
  • Merkatua: Olite kalea, 26, 31004 Iruñea, Nafarroa (II Zabalguneko Merkatua) / Saltokiak zkiak 63 80 87 
Online salmenta
Ezagutu landatik etxera zuzenean hautatutako gure fruten freskotasuna eta kalitatea: https://frutaszabalza.com/frutas/

Baratzetik zure mahaira, gure barazkiak naturaren esentzia dira mokadu bakoitzean: https://frutaszabalza.com/verduras/

Eta beste produktu asko: https://frutaszabalza.com/
location_on

C/Cendea de Iza, nº 34 bajo, Pamplona / Iruña (31015)

phone

650937570