Pamplona / Iruña
Mª Mar, Almudena eta Rakel gara. Gure gurasoek 1973an Zabalguneko Merkatuan hasitako familiaren negozioaren bigarren belaunaldia gara.
Frutas Hermanas Beroiz Goñiren jatorria 1973koa da. Gure aitak, Agustin Beroizek, Nafarroako nekazaritza ekologikoaren aitzindari izan zenak, baratza bat zuen Aranzadin, eta barazkiak II. Zabalgunean saltzea erabaki zuen: tomatea, letxuga, zerba, babarrun berdea, borraja... "Haurtzaroa baratzean eta postuan igaro dugu."
Sektorean 45 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, gure bezeroekin gertuko eta konfiantzazko tratua izatea gustatzen zaigu, gertuko eta kalitatezko produktu freskoa eskainiz.
Gure espezialitatea Leitzako, Etxauriko Haraneko, Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako ekoizleek ekartzen dizkiguten barazki ekologikoak dira, baita Magdalenako eta Nafarroako Erriberako baratzeetako produktuak, horrela freskotasuna eta kalitatea bermatuz.
Estatuko eta inportazioko sasoiko frutak ere baditugu.
Etxez etxeko zerbitzua ere badugu.
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 8:30tik 14:30ra.
Ostiral eta larunbatetan: 8:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Mercado Segundo Ensanche Puesto 95, Pamplona / Iruña (31004)