Txikizkako merkataritza-establezimendua
Fruta eta barazki freskoak Arrautzak Gaztak eta bestelako esnekiak Eztia Haragiak eta hestebeteak Zukuak eta edariak Lekaleak eta zerealak Ongailuak Landare-kontserbak Fruitu lehorrak Olioa BesteakLodosa
Nor garen
1992. urteaz geroztik elikagai ekologikoak ekoizten eta banatzen dituzten barazki eta fruta-ekoizleak gara.
60 lagunetik gorako taldea osatzen dugu. Lodosatik (Nafarroa), Penintsula osora 24-48 ordutan zerbitzatzeko lan egiten dugu.
Produktu freskoetako espezialistak
Gure jatorria fruta eta barazkien laborantzari lotuta dago. Ebroko Erriberan hainbat ustiategi ditugu, Europako hegoaldeko baratze ezagunenetako bat.
Frutetan, barietate askotako udare eta sagarretan adituak gara. Hezurrezko frutak ere landatzen ditugu, hala nola melokotoia, abrikota edo gerezia. Ekoizpenaren zati txiki bat %100 naturala den zukua egiteko erabiltzen dugu, #Biozumers markapean.
Gure barazkien katalogoa bereziki zabala da: batavia letxuga edo haritz-hostozkoa, tomatea, zerba, orburua, borraja, kruziferoak (azalorea, brokolia, romanescu), etab.
Plataforma logistiko propioa
Lodosan (Nafarroa) dagoen hozkailu biltegi bat da gure egoitza nagusiaren bihotza. Hemen gure bezeroen eskaerak kudeatzen ditugu. Atmosfera kontrolatuko hozkailuak ditugu, fruta eta barazkien kontserbazioa luzatzeko.
Eskaerak kudeatzeko sistema robotizatuarekin garraio-agentziekin zuzeneko integrazioa lortzen dugu. Ondorioz, 24-28 ordutan gure produktuak Penintsulako edozein tokitan zerbitzatzeko gai gara.
Produktu freskoa, ekologikoa eta 1.500 erreferentzia baino gehiago
Gumendin profesionalei baino ez diegu zerbitzatzen. Elikagai ekologikoak saltzen badituzu, edo hori egitea pentsatzen ari bazara, egin bat gure sarearekin.
Gure produktuen katalogoa ezagutu ezazu.
Eta gure denda.
Poligono Los Cabezos S/N, Lodosa (31580)