Lesaka
Agorleku Idiazabalgo Jatorrizko deitura duen latxa ardiaren gazta hautatua da, Lesakan egina.
Gure gazten ezaugarriak hauek dira:
· Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta da.
· Idiazabal “Baserrikoa” jatorrizko deitura duena: baserriko esnez egindako gazta da.
· Artzai Gazta elkarteko kide gara.
· Bildotsaren urdailetik ateratako gatzagi naturala erabiltzen dugu.
· Abeltzaintza estentsiboa: gure ardiak libre bazkatzen dira.
Jatorri Deitura 1987an sortu zen, Idiazabal gazten benetako egileentzat gordetako merkatua defendatzeko, eta kontsumitzaileei gazten jatorria –Euskadi eta Nafarroa– eta kalitatea bermatzeko. Baserrikoaren ziurtagiriak baserriko esnea erabiltzen dela egiaztatzen du.
Artzai Gazta elkarteko bazkide gara. Elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, artzai gaztaren kalitatea hobetu eta Artzai Gazta nortasunaren alde egiteko. Esne propioaren erabilera bermatzeaz gain, gazta kultur tradiziotzat hartzen da eta abeltzainaren lana garapen biojasangarrirako baliotzat.
Izotzaldea Auzoa,7 Agorleku Baserria, Lesaka (31770)