close

Albi gaztak, Nafarroan, Aralar eta Beriain mendizerrak babestutako sakana bailaran aurkitzen den Arruazu herriko hiru artzainek osatzen dugu.

Gure ardi latxaz osatutako artaldearen esnearekin, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta ekoizten dugu.

Ekoizpen eredu jasangarri eta duin baten aldeko jarrera irmoak bultzatuta, gure aiton amonen irakaspenei kasu egin eta duela ehunka urte egin izan den bezelaxe, Arruazuko zein Aralar mendizerrako larreetan barrena elikatzen ditugu gure  ardiak, gainera transgenikorik gabeko elikagaiak ematen dizkiegu. Gure kulturaren zein gizartearen osasunaren  hobebeharrez lan egitea,  ardura sakona da gure egunerokotasunean.

Horrela: bertakoa, naturala, kalitatezkoa eta osasungarria den Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta zuen esku jartzen dugu, ALBI GAZTA alegia, benetazko artzain gazta.

Gure produktuak

Albi Idiazabal naturala: gure mendietako zein aranetako belardien kalitate bikainari eta hauek janda ardi latxak sortzen duen esneari esker baldintza ezin hobeak sortzen dira  gazta bezalako jaki bat sortzeko. Albi gazta, gure arkumeen gatzagi naturalarekin egiteak eta azalean parafina edo margo jangarri babeslerik ez erabiltzeak  produktu artisau gixa bereiztea ahalbidetzen digu. Horrela gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.
 
 
Albi Idiazabal ketuaBertako basoetako pago egurrez ketutako Albi Idiazabal gazta. Gaztak behar duen zaporea mantenduz, ketzean, ke zaporeaz aparte, gozo zapore berezi bat ere bereganatzen du gaztak.
 
Albi Urdin: Artzai-Gaztako gazten aukera esklusiboena da, zehaztasun handiz egina. Artzai-Gazta elkarteko artzainek beren gaztarik onenak aurkezten dituzte Idiazabalgo Jatorri Deiturako dastatze batzordeak eta Zumitz kalifikazio taldeko artzainek diseinatutako kontrol organoleptikoetara. 3 hilabeteko gutxieneko heltze aldikoak izan behar dute gazta horiek, eta artzainek beren artaldeetako latxa ardien esne gordina soilik erabiliz eginak. Ezarritako parametro guztiak gainditzen dituztenek soilik lortuko dute kalifikazioa.
Gazta bakoitzak zenbaki bat izango du, bai eta ziurtagiri bat ere; hau da, altxor gastronomiko paregabeak izango dira.
 
Gaztazaharra: Gure gazta zaharrekin egindako nahasketa batetatik ateratzen dugun produktua dugu hau. Ogian zabalduta eta ardo on batekin jateko jaki paregabea.
Krema urdina: Gaztazaharrarekin egindako krema fina da. Hau ere ogian zabalduta jateko egokia, gaztazaharra baino xuabeagoa da.
Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Lantegiko saltokia check_box Azokak eta merkatuak check_box Etxez etxeko salmenta check_box Kontsumo-taldeak check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua check_box Sukaldaritza edo ostalaritza check_box Garraio-agentzia edo antzeko zerbitzua
Bisitak
location_on

Kaletxiki, 14, Arruazu (31840)

phone

630631882