close
 
Ihabar Arakil udalerriko 100 biztanle pasatxo dituen kontzeju txiki bat da, Aralar eta Andia mendilerroen artean dagoen izen bereko haranean, Sakanako eskualdean. Ardi-aziendarentzat bereziki mesedegarria den eremu horretan, Arbeltz gaztandegia 2020an hasi zuen bere ibilbidea.

Naiara Calderon eta Pablo Urrizelki gara, gaztagintzan aritutako ekoizle gazteak (Olalde gazta, Legorretan). 450 ardi latxa inguru ditugu Andia mendilerroan bazkatzen, eta gu arduratzen gara artzaintzaz, jezteaz eta gaztagintzaz, guztia Artzai Gazta elkartearen babesean.

 

location_on

CAMINO, Ihabar (31850)

phone

679232325