close

Autxitxia gasnategia Elizondoko erdigunean dago, Jaime Urrutia karrikako Ciga margolariaren plazan. Gasnategia eta salmenta puntua da. Bertan behi, ardi eta ahuntz gasna saltzen ditugu, gaztamine (gasna krema), zenderena, gaztanbera,…

30 urte baino gehiago daramatzagu esnekiak egiten.

Aurrez erreserba eginez, gasna tailerrak ere eskaintzen ditugu. 

Bertako ekoizleen lana babesteko apostua eginik, gure produktuak ez ezik, bertako ekoizleen produktuak ere saltzen ditugu: eztia, mermeladak, sagardoa,…

 

Salmenta modalitateak
check_box Merkataritza propioa(k) check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua
location_on

Casa Irlintzialdea, barrio Berro, Elizondo (31700)

phone

637993939