close
 

Ideia, asmo, amets, ur tanta euri jasan, ez zen bertzerik. Ataka berri batean sentitzean etorri zen ikasketa formalak eta bizitza informalak erakutsitakoa batu eta norabide berri baterantz abiatzea.

Mahastia burutik paperera, paperetik ahora, ahotik bertzeren burura. Harreman berriak sortu errealitate berriak gauzatuz.

Abiatua genuen Baztango Xurie egitasmoa. Balantzarik egiten ez duen artzainaren aulkittoa bezala, hiru hankako proiektua da gurea: mahastia, upategia, enoturismoa.

Ezinbertzekoa izan dugu familia, lagun eta hurbilekoen laguntza, lurrak eta bodega alokatu dizkigutenen gure proiektuarekiko konfiantza eta erosleen babesa.

Gure aldetik herrian sustraituz ontzen doan proiektua kalitatezko produktua eskaintzeko, ekologikoan, lurra, ingurua eta pertsonen errespetuan oinarritua. Aitzinekoa eta egungoa bide berean uztartuz hezurmamitzen ari den gure iraupen luzeko martxa.

Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea

 
Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Lantegiko saltokia check_box Azokak eta merkatuak check_box Etxez etxeko salmenta check_box Sukaldaritza edo ostalaritza check_box Garraio-agentzia edo antzeko zerbitzua check_box Merkataritza elektronikoko enpresa check_box Kontsumo-taldeak
Bisitak

Bisitak eta dastaketak

Ezagutu gure mahastiak, upategia eta dastatu gurde ardoa! Bisita gidatuak egiten ditugu partikular, talde eta eskolentzat. Edozein bisita egin ahal izateko derrigorrezkoa izanen da aldez aurretik erreserba bat egitea bai gure helbide elektronikora idatziz zein telefonoz.

https://baztangoxurie.eus/upategia/

Online salmenta

Egin zure online erosketa

Ardo naturalak

Ezagutu gure Baztango Xurie ardoaren ezaugarriak, egin zure eskaera eta jaso botilak zure etxean.

https://baztangoxurie.eus/gure-ardoa/

location_on

C/Txuputo, 24, ARIZKUN (31713)

phone

660890007

phone

616218719

Sare sozialak