Almandoz
Beitikoetxea Baserria: Abeltzaintza estentsiboa eta jasangarria
Gure haragiak historia du, eta hemen hasten da, Almandozen, Baztanen.
Gure baserrian belaunaldiak daramatzagu ganadua modu berean hazten: askatasunean, denboraz eta errespetuz.
Beitikoetxea Baserrian abeltzaintza estentsiboa praktikatzen dugu, naturaren erritmoak errespetatzen dituena, lurraldea zaintzen duena eta animalien ongizatea sustatzen dituena, aire zabalean eta ingurunearekin oreka betean. Behi eta zaldi azienda hazten dugu, bazkaz, zerealez eta lastoz elikatuta.
Presarik ez, formula industrialik ez.
Aire zabaleko artzaintza
Gure behiak aske bazkatzen dira apiriletik abendura gure inguruko belardietan, belar freskoaz elikatuz, presarik gabe, estresik gabe. Maiatzaren amaieratik aurrera, artaldearen erdia Okolin mendiko larreetara igotzen da, eta han egoten da urriaren erdialdera arte. Bertan larre naturala, aire garbia eta bere erritmoan mugitzeko espazioa aurkitzen dute.
Biodibertsitatea
Jaca Navarra arrazako behorrak urte osoan bizi dira mendian, askatasunean, klimara eta paisaiara egokituta, biodibertsitateari laguntzen dion antzinako bizimodua mantenduz.
Pentsu naturalak eta transgenikorik gabeak
Gure aziendaren elikaduraren oinarria bazka da, eta, behar izanez gero, velar-siloarekin eta gure uztako belar ondu lehorrarekin osatzen da.
Txahalen kasuan, elikadura transgenikorik gabe egindakoak (NO OMG) pentsu naturalekin, belar ondua eta lastoarekin osatzen dugu.
Elikatze-prozesu osoa kontrolatzen dugu, benetako zaporea duen eta ingurumena errespetatuz ekoitzitako haragi osasungarria bermatzeko.
Kontserbazio bereziko eremua: Natura 2000 Sarea
Hori guztia ingurune pribilegiatu batean gertatzen da: Belate Kontserbazio Bereziko Eremuan, Natura 2000 Sarearen barruan, bere balio ekologiko handiagatik babestutako gune batean.
Gure jarduerak mendiko larreak irekita mantentzen, suteak prebenitzen, tokiko espezieak kontserbatzen eta paisaia bizia mantentzen laguntzen du.
Landa-etorkizuna elikatzen, zaintzen eta eraikitzen duen abeltzaintzaren aldeko apustua egiten dugu.
Baztango haragi gorena
Unea iristen denean, haragia geuk prestatzen dugu: hautatuta, hutsean ontziratuta eta etxean gozatzeko prest.
· Txahal-haragia: 5, 10 eta 20 kg-ko loteak. Txahal osoak edo erdiak.
· Moxal-haragia: Nobedadea! Laster informazio gehiago.
C/S. Pedro 12, Beitikoetxea, Almandoz (31796)