close

Gure familian bi belaunaldi daramatzagu fruitu zoragarri hau lurretik jasotzen. Lan asko baina, batez ere, mimo asko dagoenez, produktu hau zure mahaira iristen da, baldintza onenetan goza dezazun.

Nafarroako erriberan gaude, eta zainzuriari eskainitako ustiategiaren zatirik handiena modu tradizionalean landatzen dugu. 2008an, sasoitik kanpo zainzuri freskoa ekoizteko proiektu bat hasi genuen. Gaur egun, bidea luzea eta motela izaten ari da, baina dedikazio eta ahalegin handiarekin gure helburuak lortzen ari gara, denboralditik kanpo ekoizpen mugatua baina kalitate bikainekoa edukiz. Oso pozik gaude proiektu honekin eta oso eskertuta gaude proiektua posible egiteko izan dugun laguntzagatik.

Gure zainzuriek kalitate handia dute ekoizpen guztia gurea delako, guk egiten dugu prozesu osoa produktua mimatuz, gure bezeroengana baldintza onenetan irits dadin. Hasieratik Nafarroako Zainzuri Jatorri Izendapenaren pean lan egin dugu.

Salmenta modalitateak
check_box Etxez etxeko salmenta check_box Sukaldaritza edo ostalaritza check_box Garraio-agentzia edo antzeko zerbitzua
Etxez etxeko salmenta

https://www.elgerriko.com/tienda/

location_on

C/Sarasate, 4, Cortes (31530)

phone

627402962

phone

627402964