Figarol
Granja EL MORO esnetarako ahuntzen etxaldea da, gaztandegi propioa duena.
Figarolen dago, Nafarroako Erriberagoitiko herri txiki batean, Bardeako parke naturaletik gertu (Biosferaren Munduko Erreserba).
Gaztandegia ahuntzen etxaldearen ondoan dago, eta 450 ahuntz heldu inguru hazten ditugu bertan, gehienak murtziar-granadina arrazakoak.
Gure ahuntzek esnea ekoizten dute eta esne horrekin gaztandegi bat jarri dugu martxan.
Gaztandegi harekin amesten zuen "EL MORO" (Pablo Carlos Lázaro Delgado, enpresaren lehen presidente eta bazkide sortzailea, bere etxaldea izatea, bere gaztandegia martxan jartzea eta historiako lehen gazta bardeneroa sortzea zuen amets).
Bere omenez, gure ahuntz eta gaztandegi baserriak "EL MORO" izena du.
GURE PRODUKTUAK.
Une honetan, lau gazta mota merkaturatzen ditugu. Horietako hiru, gure ahuntzen esne pasteurizatua oinarri hartuta. Eta bat, esne gordinetik abiatuta.
• AHUNTZ-GAZTA FRESKOA: Burgosko gazta freskoa da, ahuntz-esne pasteurizatuarekin egina. Plastiko gardenezko tarrinetan agertzen da eta 380-400 gramoko pisua du gutxi gorabehera.
• AHUNTZ GAZTA ERDIONDUA: Ahuntz esne pasteurizatuarekin egindako gazta ondua da. 5 eta 7 aste arteko heldutasuna du. Azala berde zurixka du, eta garbitu gabe ontziratzen da. Paper zurian bilduta dago, eta 500-600 gramoko pisua du, gutxi gorabehera.
• AHUNTZ GAZTA ONDUA: Ahuntz esne pasteurizatuarekin egindako gazta ondua da. Hiru hilabeteko heldutasuna du. Azala berde grisaxka du, eta garbitu gabe ontziratzen da. Film-paper gardenean bilduta dago, eta 400-500 gramoko pisua du, gutxi gorabehera.
• AHUNTZ-ESNE GORDINAREN GAZTA ONDUA: ahuntz-esne gordinarekin egindako gazta ondua da. Hiru hilabete edo gehiagoko heldutasuna du. Azala berde grisaxka du, eta garbitu gabe ontziratzen da. Hutsean ontziratzen da eta 400-500 gramoko pisua du, gutxi gorabehera.
https://granjaelmoro.pod.coop/36738/about
Polígono 22, Parcela 59, Figarol (31311)