Arraioz
Indakoa, Baztan bailara ederrean kokatua dagoen baserria da, naturaren erdian, Arraiozko Orabidea auzoan, Nafarroako iparralde muturrean.
Familia, betitik egon da abeltzaintzari lotuta. Gure etxean ardi latxak, esnezko behiak eta haragizko behiak izan ditugu.
2016an, Mikel Mindegiak eta Nerea Mortalenak osatutako bikote gazte batek, bizimodu honen aldeko apustua egitea erabakitzen dugu, gure etxebizitza baserrian ezarriz.
Baina 2020an, baserriko agintea hartzea erabakitzen dugu, %100eko ardi latxaren aldeko apustua eginez.
Hobbie gisa hasi zen proiektua, gaur egun gure bizimodua da.
Gure artaldea belai, larre eta mendietako belarrarekin elikatzen da. Gainera, pentsu naturalak erabiltzen ditugu beren dieta osatzeko, transgenikorik gabekoak (NO OMG).
Gure filosofia abeltzaintza estentsiboan oinarritzen da, izan ere, animaliak gure larreak eta mendiak janez, garbi mantentzen dituztelako. Aldiz, animalia modu aktibo batean bizi da, libreki eta sasoian sasoiko fruituaz elikatuz.
Gure bildotsen haragia SALMENTA ZUZENEAN saltzen dugu.
Bildots osoak saltzen dira.
Produktuaren eskuragarritasuna jakiteko, aldez aurretik kontsulta egitea gomendatzen dugu.
Bidalketak egiten dira. Prezioak aldatu egiten dira entrega egiten den lekuaren arabera. Kontsultatu aurretik.
Garraioa, hozkailu garraioarekin egiten da, hotz-katea ez apurtzeko.
Gure baserrian produktua eskuratu nahi duten pertsonei aukera ematen diegu.
INDAKOA BASERRIA S/N, Arraioz (31794)