Aniz
Jauregia esnekiak, Nafarroako abeltzaintza ekologikoa.
Jatorriz aniztarrak gara -Baztango herri txikiena- eta gure bailaran bizitzearen aldeko apustua egin dugu hasieratik.
Abeltzaintzan tradizio handiko familia izan gara beti. 2009an abeltzaintza ekologikora jauzi egin genuen, Nafarroa osoan ekoizpen eta elaborazio propioa izan zuen lehenetarikoa izanik.
Gure bereizgarri dira:
· Abeltzaintza ekologikoa.
· Nekazaritza arduratsua.
· Bertako produktua.
· Kontsumo jasangarria.
JAUREGIAn 50 bat behi inguru eta 42 hektarea belai ditugu.
Ekoizpen ekologikoak gure azienda belai naturaletan elikatzea eskatzen du, ongarri kimikorik eta antibiotikorik gabe. Pentsu konposatuak ere gutxi erabiltzen ditugu, elikadura-osagarri gisa soilik.
Gure behien elikadura funtsezkoa da esne bikaina lortzeko.
Batez beste gure behiek urtean 6-8 hilabetez bazkatzen dute eta kanpoan bazkarekin, aunitzez denbora gehiago.
Olio esentzialak erabiltzen ditugu. Behi arras osasuntsuak ditugu, gero eta luzeagoak dira terapiarik gabe igarotzen diren denborak.
Gure produktuak:
Bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu, eta Landetxea ere badugu.
Guztiaren inguruko informazioa eta eskaerak egiteko plataforma gure webgunean aurkituko duzu: https://jauregia.eus/
Edozein kontsulta egiteko, deitu 675 55 09 60
NON EROSI
BISITA GIDATUAK
Gasnategi eta behitegira bisitak antolatzen ditugu. Baita taldeentzako ere (gutxienez 20 lagun). Aldez aurretik erreserbatu behar da.
Erreserbatu: 675 55 09 60, edo, bixitak@jauregia.eus
C/JAUREGIA ETXIA 12, Aniz (31796)