close

Lezaun Gaztandegia Lezaunen dago, Lizarragarako errepidean, Urbasa-Andia mendilerroaren oinean.

Garai bateko zaporearekin, urtero, egunero, zelai eta mendilerroetan gazta zaporetsu bat egiten jarraitzea da gure helburua.

Gure inguruko zelaiak eta Urbasako mendilerroko larreak, non gure ardiek bakean eta lasaitasunez bazkatzen duten, esne bizi, garbi eta osasuntsu bat eskainiz. Esne horrekin eta eguneroko kontu eta mimoarekin egiten dugu gazta (esne gordinarekin egina, abeltzaintza estentsibokoa eta transgenikoak ez diren zerealekin ekoitzia), gazta hau probatzen duenak gure eguneroko gaztari esne bizi eta natural batek ematen dizkion zapore, gustu, usain eta ehundura guztiak dastatu ditzan.

Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Lantegiko saltokia check_box Azokak eta merkatuak check_box Etxez etxeko salmenta check_box Kontsumo-taldeak check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua check_box Sukaldaritza edo ostalaritza
Bisitak

Bisitaren erakargarritasuna bikoitza da: Lezaungo gaztandegian gazta nola egiten den ezagutzeaz gain, latxa ardien gaztak eta gazta krema dastatuz, Urbasa eta Andia parkean dagoen egurrezko ukuilu bat eta aintzinako borda bat ezagutzeko aukera izango duzue.

location_on

Ctra.Estella-Beasain PK15+5, Lezaun (31177)

phone

606534997