close
 
Bigan egiten dugun guztiaren azken helburua gure haragiaren kalitatea da.
Harana eta bertako klima, ukuilua, arraza, elikadura, gure animalien ongizatea, animaliak hiltzeko modua... horrek guztiak zentzua hartzen du ontziratzen dugun haragi-sorta bakoitzean. 
Biga sorta bat duen kutxa bakoitzaren atzean, euriarekin eta larrearekin hasi eta gure bezeroen ahosabaian amaitzen den istorio bat dago.

 

Salmenta modalitateak
check_box Etxez etxeko salmenta
Bisitak
 
Mikelen ukuilua hemen dago. Bere ondoan harizti zabal bat dago. Ganaduak bazkatzen dituen zelaiak, ukuilua eta herria banatzen ditu. Ukuilua ikustera hurbildu zaitezke, baina aurretik abisatu Mikeli: ganaduak arrotzak sumatzen ditu eta horrek bere errutina aldatzen du. Mikelek lagun zaitzake Bigari buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Edozein kontsulta egiteko, erabili posta elektronikoa. Hemen duzu Mikelen mugikorra, baina ezin dizugu ziurtatu artatuko duenik: ukuilu barruan Mikelek isilik eramaten du beti, eta ez du inoiz artatzen abereekin zuzenean lan egiten badu. Hori bai, egunero hartzen ditu SMSak: 629 475 121.

 

location_on

C/San Marcelo, 44 bis, Eltzaburu (31797)

phone

629475121