close

Gurea familia izaerako enpresa txiki bat da, Nafarroan kokatua eta intxaurrak landatzen dituena.

Gure instalazioak eta intxaurrondo-sailak Sesman daude. 8 hektarea ditugu, tantakako ureztaketaz hornituak, intxaurrondoak urte osoan zehar eskatzen dituen ur-beharrak asetzeko, Nafarroako eremu honetan ur gutxi baitago.

Enpresaren familia-egiturari esker, bildutako produktua eskuz egiten da, eta beraz fruituen kalitatea hobeto zaintzen da. Gu geu gara urte osoan zuhaitzak zaintzen ditugunak eta intxaurra une egokian biltzeaz arduratzen garenak. Intxaurrak biltzen ditugunetik zugana iritsi arte, guk geuk gainbegiratzen ditugu fase guztiak. Biltzea, zuritzea, lehortzea, sailkatzea eta ontziratzea enpresan bertan egiten dira oso-osorik.

Gure intxaurren berezko zaporea dela eta, oso produktu gustagarria da.

Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Azokak eta merkatuak check_box Etxez etxeko salmenta check_box Kontsumo-taldeak check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua check_box Sukaldaritza edo ostalaritza
location_on

Pza S. Francisco Javier, nº 6 1ºB, Sesma (31293)

phone

646884155