close
 
Iriarte Equisoain Hnos. nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia da, finkaren 72 hektareak estentsiboan lantzen dituena, eta egun familiaren hirugarren belaunaldiak kudeatua.

Finka Ripodasen dago, Irunberriko eskualdean, Iruñetik 44km. ekialdera.

2018az geroztik, lursail guztiak ekologikoki ziurtatuta ditugu.

Gure ekoizpen nagusiak dira, garrantziaren arabera zerrendatuta, garia, garagarra, zekalea, zalkea, garbantzua eta bazka dira.

Laboreak txandakatzean oinarritutako antzinako teknikak erabiltzen ditugu zereala ekoizteko, bai eta 400 ardiko artalde baten larratze arrazionala ere, sare elektrikoaren bidezko egiten duguna. Artalde horrek lursailetako lugorriak aprobetxatzen ditu, 10Ha belardi iraunkor eta zerealarekin txandakatzen ditugun beste 6-7Ha larrez gain urtean.

Ogia egiteko garien antzinako barietate ezberdinak ekoizten ditugu, hala nola Florentzia Aurora, Bordeleko Gorria, espelta mota ezberdinak edo Bretainiako gari zaharren nahasketa bat. Alea eho gabe saltzen diegu artisau-okindegi txikiei.

Txitxirioak (1500-2000 kg/urte) zuzenean saltzen dira ustiategian, azoka batzuetan eta soltean erosten dizkiguten hiru saltokitan. Aurten ereiteko azalera handitu dugu bolumen handiagoa biltzeko.

Artaldeko arkumeei dagokienez, COOVAri (Nafarroako ardi eta behien kooperatibari) saltzen dizkiogu.

Etxaldean Miren, Alberto eta Franciscok lan egiten dugu.
Salmenta modalitateak
check_box Salmenta ustiategian bertan check_box Azokak eta merkatuak check_box Kontsumo-taldeak check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua
location_on

C/ Areta 16, Rípodas (31448)

phone

676713900